XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Politikariek zentzu handiz jokatu bazuten
. (Miguel Herrero de Miñón,
Trantsizioaren bidez gauzatu ziren mendebaldeko munduari dagozkion egitura politikoak, liberalak eta demokratikoak.
Espainiako trantsizioaren ezaugarri garrantzitsuena da legezko bidea erabili zela estatu autoritarioaren erreforma egiteko.
Hemen plantea daiteke erreforma ala apurketa izan zen.
Ez naiz honetan geratuko.
Azpimarratu nahi nukeena zera da: aurrera egin zela eta demokrazia bidean ezarri Estatua.
Alde bateko eta besteko indarrek
1976. uztailaren 7an, Erreforma Politikarako Legea onartzeko egin zen Erreferenduma izan zen bide horretan urrats garrantzitsuenetakoa.
Lege horren bidez frankismoaren
Alde batetik, Estatuko kargu gorenen artean, aurreko egoerarekin apurtu beharrari buruzko adostasuna lortu zen; eta bestetik, oposizioan zeuden indar demokratikoak
Erreferendumaren ondoren, Suárez Presidentea ofizialki hasi zen oposizioko Negoziaketa Batzarrarekin biltzen.
Horiek izan ziren benetako negoziazioak, non hauteskunde aske eta orokorrak ziurtatzeko neurriak hartzen hasi ziren.
Han ireki ziren bideak aurreko erregimenaren erakunde eta monopolioa ezeztatzeko, erakunde berriak sortzeko, adierazpen askatasuna lortzeko, alderdi politikoak legeztatzeko eta hauteskunde sistema hautatzeko.
Espainiako trantsizio prozesua konplexua izan zen, hainbat faktorek baldintzatzen baitzuten: lehen aipatu ditugun sozio-ekonomiko arloaren aldaketak, alde batetik; eta gizarte mugimendu ugarien eta oposizioko alderdi politikoen ekintzek, bestetik.
Elementu horien guztien garapenak barneraino sartu zion harra diktadurari eta frankismoaren aurkako mugimendua indartu zuen gizartean.
Gizartearen arlo garrantzitsuenen joerak
1977ko ekainaren 15eko hauteskunde orokorren emaitzen ondoren eratu ziren Cortes berriak, baina akordio politiko zabal baten beharra erakutsi zuten haiek.